Hitza Jolas

  • Autor: Vários
  • Narrador: Vários
  • Editor: Podcast
  • Duración: 87:33:16
  • Mas informaciones

Informações:

Sinopsis

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

Episodios

  • Hitza Jolas (2025/02/23)

    23/02/2025 Duración: 54min

    Pleibak-ekin baina Playback egin gabe, Birakoak eta Baigorriko bertsoaldi musikatuak...

  • Hitza Jolas (2025/02/08)

    08/02/2025 Duración: 53min

    Lesakako bertso egunekoak...

  • Amurrio eta Ondarroa

    01/02/2025 Duración: 51min

    Amurrio eta Ondarroa...

  • Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak

    25/01/2025 Duración: 52min

    Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?...

  • Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea

    18/01/2025 Duración: 53min

    Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza. ...

  • Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea

    18/01/2025 Duración: 53min

    Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea...

  • Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak

    12/01/2025 Duración: 53min

    Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak...

  • Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak

    11/01/2025 Duración: 53min

    Urteroko hitzordu estimatua izan ohi da abenduan, Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko Saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera. ...

  • Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa

    04/01/2025 Duración: 53min

    Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuk odugu gaur. Nafarroatik Arabara eginda, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan. ...

  • Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez

    28/12/2024 Duración: 50min

    Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"-rena irudiz janztea. Azken honek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak ezagutzeko aukera izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu! ...

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa

    21/12/2024 Duración: 57min

    Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. ...

  • Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa

    07/12/2024 Duración: 53min

    Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera. ...

  • Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara

    30/11/2024 Duración: 53min

    Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?...

  • Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

    23/11/2024 Duración: 52min

    2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua....

  • Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik

    16/11/2024 Duración: 55min

    Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?...

  • Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak

    09/11/2024 Duración: 54min

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....

  • Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa

    02/11/2024 Duración: 55min

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera....

  • Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota

    26/10/2024 Duración: 55min

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...

  • Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz

    12/10/2024 Duración: 55min

    1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...

  • Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa

    05/10/2024 Duración: 51min

    Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...

página 1 de 5